Irule Kultur Elkarteak (Oion) Euskal folklore eta kulturan oinarritutako hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtero: Dantzak, festak, trikitrilariak, azokak… Hauxe dela eta, balore guzti hauek islatzen dituen kamiseta behar zuten. ‘I <3 NY’ kamiseta famatuan inspiraturik, ‘Irule’ hitzaren letrak zutabe baten kokatu ditugu, lauburudun bihotz batek lagunduta. Bestalde, elkartearen identitate diren hainbat elementu ikonografiko sortu ditugu, eskuz marraztuak.