16 urte nituela, garai hartako zalantzetan bueltaka, komunikazioarekin zer ikusia zuen zerbait ikasteko gomendatu zidan norbaitek, istoriotxoak kontatzeko abilezia nuela eta. Nik, egia esan, errusiar mendien diseinatzaile izan nahi nuen, baina azkenean Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi nituen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2007. urtean. Hala ere, ipuina idaztea baino, erosoago sentitzen nintzen azalari kolore eta forma ematen. Margoen ordez Photoshopa erabiltzen ikasi
nuen, eta Donostiara joan nintzen diseinu grafikoa eta produkzio editoriala ikastera. Nire abilezia berriak Erresuma Batuan zein Bartzelonan praktikatu nituen eta gaur egun Tintácoraren parte naiz, duela hiru urte nire lagun eta lankide den Laura Torres-ekin martxan jarri nuen estudio kreatiboa. Hobeto ezagutu nahi banauzu, hementxe duzu CV-a. Hala ere, nahiago mezu bat bidaltzen badidazu; horrela aurrez-aurre kontatuko dizut.